Kokapena.- B5. Hasiera.- Asturias. Amaiera.- Oñatiko Unibertsitatea. Erabakiaren
data.- 1965eko ekainaren 9a.
Izen hori jartzea erabaki
zen adiskidetasun-seinale moduan eta udalerri horretako kale bati Hiribilduaren
izena jarri izana eskertzearren.
Cáceres hiria arkitektura
gotikoaren eta errenazentistaren benetako museoa da; bere auzo zaharra,
homogeneotasun handikoa, hiriaren harresien babesean dago, mairuen kontrako
birkonkista bukatzeko Iberiar Penintsulako ipar-mendebaldetik etorritako
nobleek XIII. eta XIV. mendeetan eraiki zuten bezala; gero aberastu egin zen,
XVI. mendean, etxe handi dotoreak eginda, konkistatzaileek Amerikatik ekarri
zuten urreari esker.
Javier González Oliver