On Diego Lopez Haroko kale nagusiaren 8. zenbakian zegoen kafetegia.

Legez kanpoko jokoak antolatzeaz gain, bertan sortu zen 1901ean Bilboko Athletic Club, hurrengo zuzendaritzarekin: Luis Marquez buru, Francisco Iñigez buruorde, Jose Maria Barkin diruzain eta Enrique Goiri idazkari.

Zezenzaleen bilgune ere izan zen. 1918an Banco del Comercio-k eraikin osoa erosi zuen egoitza berria egiteko, Pedro Gimon arkitektoaren proiektuarekin.

Antton Ugarte