Kapelagile kalearen 7. zenbakian eta Hurtado de Amezaga kalearen 3. zenbakian zeuden izen bereko bi kafetegi.

Lehendabiziko Café de Murga-ren jabea Angel Murga izan zen eta Bigarren Karlistaldirako bazegoen Kapelagile kalean, Plaza Barriaren ondoan. 1907ko uztailaren 9an, jabez eskualdatuta, izenez aldatu zuen. Placido Etxebarriak Café Aizpiri izena jarri zion.

Bigarren Café de Murga-ren jabea Jose Murga zen eta XIX. mende bukaera eta XX. mende hasiera artean egon zen Hurtado de Amezaga kalean.

Antton Ugarte