Domingo Epalza López de Lerena Bilbon jaio zen 1882ko urriaren 26an Bidabarrieta kalean. Bere aita, Tomás José Epalza, familiako negozioak jarraitu zituen Santa Ana de Bolueta-n eta Banco de Bilbao-ko bokala izan zen. Bere ama, Rosario López de Lerena donostiarra zen jaiotzez. María de Aranzadirekin ezkondu zen eta sei seme alaba izan zituzten.

15 urterekin euskara ikasi eta hurrengo urtean Sabino Arana bisitatu zuen kartzelan. Filosofia eta Letrak ikasi zituen eta ondoren Zuzenbideko ikasketak burutu zituen.

Negozioetan tinko aritu zen, besteak beste, Banco de Bilbao-n kontseilari moduan Iparraldeko Trenbideetako kontseiluan ere lehendakariorde izan zen eta Santa Ana de Bolueta edo Saltos del Duero-n ere ibili zen.

Erlijio katolikoaren defentsan ziharduten mugimenduetan sartu zen. José María de Urquijo eta  Malagako apezpikua zen, Ángel Herrera Oriarekin El Debate aldizkaria sortu zuten Madrilen. Eusko Ikaskuntzako kide izan zen, eta euskaldun berri izan arren oso ongi hitz egiten omen zuen euskaraz.

Banco de Bilbao-n eta Iparraldeko Trenbideko enpresen baitan partaidetza esanguratsua izan zuen. Gerra Zibila kanpoan zegoela estanda egin zuen eta Ingalaterra eta Suitzatik Errepublikarentzat dirua lortzen saiatu zen, baina alferrik. Donibane Lohitzune ondoan erbesteratu zen, Haltsoun.

Enpresa espainoletan zituen akzioak galdu egin zituen bere jarduera politikoagatik. Gainera, Bilboko errespontsabilitate politikoen Eskualdeko Epaiak 15 urtez bere karguen gaitasunetatik at utzi zuen, Bizkaitik 50km-ko desterrua eta 250.000 pta-ko isuna jarri zioten, gerora 130.000 pta izan zirenak.

1946. urtean indultua eskatu zuen eta partzialki eskeini zioten. Desterrua eta gaitasun eza kendu zizkioten, baina 100.000 pta ordaindu behar izan zituen.

Alemanek Frantzia okupatu zutenean, Gurs-en sartu zuten 1940an. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, Hego Ameriketan eta Europan hainbat negoziorekin jarraitu zuen baina ez zen Estatu espainolera berriz ere bueltatu.

Politikari dagokionez, 1918an Barakaldoko barrutitik aurkeztu zen EAJ-ko hautagai moduan. Bitan irabazi zuen eta bere jardueren artean, ezagunena euskal nazionalismoaren defentsan egin zuen diskurtsoa da. 1839ko urriaren 25eko legearen indargabetzea eskatuz, eta Wilsonen telegramaren aferaren inguruan sortutako gatazkan bere partidu lagunen defentsan agertu zen.

Donibane Lohitzunen zendu zen 1956ko martxoaren 18an.

 

Izaro Arbilla