Luis Landecho Urríes Bilbon jaio zen 1853ko martxoaren 14an. Bere gurasoak José Landecho Mazarredo eta María Pilar Urríes Salcedo ziren. Bilbon ezkondu ziren 1850ean. Luis Landecho Isabel Allendesalazar Muñozekin ezkondu zen, Montefuerteko Kondearen alabarekin, eta hiru seme alaba izan zituzten.

1868an Arkitektura ikasketak hasi zituen Madrilen. Egindako proiektu esanguratsuenak, Bilboko San Francisco-ko Eliza, 1890ean saritua, Mundakako udaletxeko eraikina edo Calzadako aitonetxea Gernika-Lumon. Arkitekto moduan egin zuen lan garrantzitsuena Madrilen izan zen. 1882an Prado paseko Ateneo eraikina proiektatu zuen, Santa Cristina Ospitalea eta Ritz Hoteleko lana zuzendu zuen, Donostiako María Cristina Hoteleko planoak jarraituz. Eskorialeko María Teresaren hilobia diseinatu zuen eta 1929an Madrileko kale eta urbanizazioak egingo zituen proiektua aukeratzeko epaimahaian egon zen ere.

1904an San Fernandoko Arte Ederren Real Akademiako irakasle izendatu zuten, Simeón Avalosen ordez. Inplikazioa izan zuen Akademian, buletinean 18 artikulu argitaratu zituen 1909 eta 1924. urteen artean. Gehiengoak Bilboko Zabalguneko planoen inguruan, baina baita Donostiakoak ere.

Luis Bilboko familia aberats baten baitan jaioa zen. Zor publikoaz gain, bankuetako akzioetan eta kredituetan inbertitu zuena. Horretaz gain, Bilbon eta inguruko herrietan hainbat etxebizitza zituzten, Araban ere eta bi etxe Bartzelonan. Gainera, Valladoliden lursailak zituzten. Luisek bere aitarengandik jasotako diruaz gain, Etxebarrian baserri bat, Abandon beste bat, etxe bat Gasteizen eta Araban lursailak heredatu zituen. Guzti honetaz gain, Bilbon hainbat pisu ere utzi zizkion. Harategi Zaharra kalean, Belosti kalean edo Erribera kalean besteak beste.

Garaiko hainbat proiektu industrialetan ere hartu izan zuen parte. Zornotzatik Gernika eta Sukarrietara zihoan trenbidearen sortzaileen artean egon zen.

Luis Landecho monarkikoa zen, kontserbadorea eta Cánovas del Castilloren jarraitzailea. Politikan, Gernikan hasi zen 1885. urtean, bere koinatua, Ángel, hil zenean eta barrutia ordezkapen gabe utzi zuenean, berak hartu zuen. Ondoren Senatuan egon zen, Léridako probintzia ordezkatu zuen 1907. urtean.

Izaro Arbilla