José Antonio Orueta Bilbon jaio zen 1866ko maiatzaren 11an. Bere aita, Bilboko arkitekto titularra zen eta bere ama, Luciana Pérez De Nenin Urbieta izan zen. 1888an ezkondu zen, 22 urte zituela, Abandoko San Vicente elizan, Aurora Rivero Sagastirekin, Bilboko alkate izan zen, Alejandro Rivero Erquinigoren alabarekin. Lau seme alaba izan zituzten.

Zazpi urte zituela, Mont-de-Marsanera (Frantziara) joan behar izan zen Gerra Karlistagatik. 1874an itzuli zen Bilbora. Valladoliden Zuzenbide ikasketak burutu zituen 1881etik 1886ra. Karrera amaituta ez zuen abokatu moduan lanik egin, enpresaren munduan sartu zen.

1891ean Talleres de Zorroza sozietatea sortu eta zuzenduko du, gerora 10 urte beranduago, Sociedad Española de Construcciones Metálicas izango denarekin fusionatuko dena, Zorroza, Madrid edo Gijoneko tailerrekin. 1894an Liga Vizcaína de Productores-en sartu zen eta Gipuzkoan honen izenkidea sortu zuen. Egin zuen enpresari lanak azaltzen du bere etxebizitza Gipuzkoara aldatzeak.

Ibérica Hidroelektrikako sustatzailea izan zen, Eduardo Aznar-ekin batera, baina kargua utzi behar izan zuen. Francisco Gáscuerekin ere aritu zen Sociedad Española de Piedra y Vidrio Garchey-nen, baina gutxi iraun zuen enpresa izan zen.

Ideologia liberalekoa zen, Moret eta Romanones-etik gertu zegoen. Politikan aktiboki parte hartu zuen, 1905 eta 1914 Gorteetako diputatu izan zen eta 1915ean ahaldun probintziala Tolosan eta 1923an Donostian. II. Errepublikan Eusko Ikaskuntzatik Autonomia Estatutuaren eraketan parte hartu zuen.

Marrazketarekin eta musikarekin lotutako interes kulturalak izan zituen. San Fernandoko Arte Ederren akademiko urgazlea izan zen eta Bilboko Sozietate Filarmonikako sortzaileetako bat ere.

Baina bere zer egin kultural garrantzitsuena Eusko Ikaskuntzarekin egon zen loturik. Juntan aritu zen bere sorreratik, Arteko sekzioan bokal moduan aritu zen 1918tik 1922ra, eta ondoren Ikasketa Ekonomikoen bokala aukeratu zuten. Postu honetan behin eta berriro aukeratua izan zen, 1934an zendu zen arte. 1930ean lehendakariorde aukeratu zuten.

1919an, Juntan, autonomiaren inguruko ikasketa bat egitearen beharra aurkeztu zuen. Gero 1931an, hilabete batzuk lehenago Bergarako kongresuan aurkeztutako informearen ondoren, Eusko Ikaskuntzako Estatutua bezala ezagutu zena onartu zuten.

Orueta lehenengo parlamentario moduan aritu zen eta ondoren ahaldun edo Diputatu probintziala ere izan zen. 1901ean Avilan eta ondoren Tolosan 1905 eta 1914an aukeratua izan zen  Parlamenturako ordezkari izateko.


Izaro Arbilla